Abisuak

  • CUMA DONAZAHARRE enpresak xerkatzen du gidari bat  AGORRILAREN 1etik goiti ariko dena, Cuma-ko lan guzien egiteko. 

    35 oreneko lan postu osoa da,. Bi sasoi aski kargatuak izanen ditu: primadera eta larrazkena. 

    • Manuel Camino 06-89-15-35-87 gaec.bidea@gmail.com
    • lana
  • Euskal Irratiak elkarteak kazetari bat xekatzen du, aktualitatearen jarraipena egiteko eta euskarazko edukiak sortzeko. Kontratu mugatua, mugagabea bilaka ditaikena, denbora erdiz edo osoz. Baldintzak: Euskara ahozkoan eta idatzian menperatzea, kazetaritzan esperientzia edo gaitasuna: erreportaiak, aurkezpenak, muntaketak egin beharko dira, aktualitatearen segipena, sare sozialetarako eta webguneko artikuluen eguneratzea. CV-a eta motibapen gutuna uztailaren 5eko igorri.

    • admin@euskalirratiak.eus
    • lana
  • Heletako Montolieu enpresak kamioi gidari bat xekatzen du Donapaleu eta Mugerren artean ibiliko dena goizetan itzuli bat eta arratsaldez beste bat. Berehala hasteko.

    • 06 89 08 40 75
    • lana
  • Eraikuntzan ari den Etchart enpresak langileak xekatzen ditu, harginak eta lan taldeen arduradunak. Bankan Ihitzako Bidean 75. zenbakian duten xantierrera gomita luzatua da ekainaren 27an ostiralez, 14:00etatik 17:00etara OLHA lan leku partekatuaren obratzea ikusteko, langileekin trukatzeko, eta obra-lanetako lan-proposamenak ezagutzeko. Kontratu mugagabeak proposatzen dira eta alternantzian aritzeko parada ere. Informazio gehiagorentzat harremanetan jarri Etchart enpresarekin.

    • 05 59 52 56 80
    • lana
  • Aprendizgoan den maiasturu bat xekatzen da Azkaraten

    • 05 59 37 38 44rat deitu arratseko 8 orenetarik goiti
    • lana
  • Pays Basque au Cœur elkarteak langile berri bat xekatzen du, bezeroekilako harremanak eta administrazio kudeaketa bere gain hartzeko. Denbora osoko lana da, astelehenetik ostiralera, eta irailaren 1ean hasteko. Langile hau hiru laguneko talde batean ariko da lanean. Autoa gidatzeko baimena ezinbestekoa da, eta euskara jakitea baloratuko da. Zure hautagaitza eta motibapen gutuna uztailaren 10a baino lehen igorri behar da.

    • contact@paysbasqueaucoeur.com
    • lana
  • Mauleko ELKAR enpresak, ingeniaritza eta metrologia dimentsionalean adituak, langile polibalente bat xekatzen du uda huntatik aitzina hasteko. Langileak enpresaren arlo ezberdinetan lan eginen du: Kontabilitatean, giza baliabideetan, komunikazioan. Gutxienik 5 urteko esperientzia galdegina da, euskaraz eta gazteleraz mintzatzeko gaitasuna ukaitea, dinamikoa izaitea.

    • sandra.aguergaray@elkar-tech.com
    • lana
  • SEASKAk heldu den ikasturterako, kolegio eta lizeorako irakasleak behar ditu ondoko irakasgaietan: Euskara, Historia, Gaztelera, Ingelesa, Musika, Matematika, Fisika eta Teknologia. Baldintzak: Irakasgaiari doazkion lizentzia edo masterra, euskaraz jakitea, esperientzia oinarrizko hezkuntzan. Interesatuek lehenbailehen motibazio gutuna, CVa eta diplomen kopia helarazi.

    • seaska@ikastola.eus
    • lana
  • Garaziko SV Électricité enpresak elektrikari bat xekatzen du, denbora osoz, pertsona motibatua eta esperientziaduna, segidan hasteko.

    • 06 86 54 06 42
    • lana
  • Euskal Herriko Laborantza Ganbarak administrazio eta finantza kudeatzailea xerkatzen du, denbora osoko kontratu mugagabearekin. Galdegiten diren baldintzak: BAXOA+2/3  urte kontabilitatean, esperientziarekin, informatikan gaitasunak, autonomian, talde lanan aritzeko gaitasuna eta laborantza munduarekiko hurbiltasuna. B gidabaimena eta autoa beharrezkoak dira. Hautagaitzak uztailaren 4ko igorri.

    • iker@ehlgbai.org | 05 59 37 18 82
    • lana