Abisuak

  • Emaiteko 15 hilabeteko xakurra, arra, pixka bat lanean hasia.

  • norbaitek ahatxe sortu berria xekatzen du

  • Arrosan apartamendu mublatu bat alokatzeko irailaren 1etik goiti. Koloka edo familia batendako, denentzat egokia! 3 ganbara, 2 garbi gela, sukalde-jan gela haundi bat, egon gela haundi bat, terraza eder bat eta aparkatzeko behar den lekua. Interesa edo bisitatzeko xedea baldin baduzu, idatzi.

  • Saltzeko iazko belarra biologikoa, kalitate onekoa eta merke Donamartirin.

  • 2 hilabeteko xakur ume bat emateko Itsasun, patu border colley nahastekatua, arra.

  • Suzuki markako auto bateko gakoak atzeman ditu Iholdiko pertsona batek, eta harekin batean etxeko gakoak. Irulegiko Irratian utziak ditu.

  • Garaziko Nafarroa erizain taldean, ordezkari bat xekatzen da denbora osoz. 

    • 06 77 28 13 39
    • lana
  • Belarreko makina xaharrak xekatzen ditu entzule batek, edozein estatutan. Zizta zahar bat ere xekatzen du.

  • AFOG laborarien formakuntza elkarteak animatzaile formatzaile bat xekatzen du. Laborariak beren etxaldearen kudeantzan formatu eta lagundu beharko dira, talde formakuntzak muntatu beharko dira, elkarte bizia hazi, animatzaile lantaldean kolaboratuz.

    Baloratuak diren gaitasunak: Baxoa +2 edo 3 edo ingenaritza, kudeantzan, helduen formakuntzan, kondularitzan edo fiskalitatean interesa edo esperientzia ukaitea, Euskara jakitea,

    Lanpostua buruilean abiatzen da, denbora osoz, kontratu mugagabean. Kandidaturak (motibazio gutuna eskuz idatzia + CVa) maiatzaren 30eko igorri.

    • AFOG – Enplegatzaile batzordea – Haize Berri – 1215 Izura Asmeko errepidea -64120 IZURA ASME | eskaintzafog@gmail.com
    • lana
  • EKE-k administrazio saila, konduak eta giza baliabideak kudeatuko dituen arduraduna xekatzen du denbora osoz aritzeko. Lan-kontratu mugagabea izanen da. Lanaldia uztailaren 1ean hasiko da. 

    • lan-deialdia@eke.eus
    • lana