Berriak

  • Amikuzeko arnoa badator!

    2024-10-22

    2021ean Domintxinen instalatu da Romain Padilla, mahastizain gisa, Archelako mahastiak sortzeko asmotan. Geroztik, bidea egina izan da, eta 2023ko ekoizpena saltzekotan da, hurrengo hilabeteetan. Amikuzeko arnoak proposatzen dituen bakarra izanen da, eta bere proiektua bertako xede batean sartzen da, lurraldeari lotua egonez.

    Irakurri gehiago
  • Donapaleuko kliken gaualdia!

    2024-10-21

    Urriaren 26an, Ezkuz Esku eta Ganixtarrak klikek kontzertu bat eskainiko dute, elgarrekin, Donapaleuko Saint-Louis zinema gelan. Behauzeko eta Makeako klikak batzen dira gaualdi baten antolatzeko musikaren inguruan. Horren kari, haien ezagutza egitera joan gira, kliken mundua deskubritzeko.

    Irakurri gehiago
  • “Eponaquest” teknika, jendeak laguntzeko zaldien bidez

    2024-10-18

    Duela gutxi, Melvin Larroquek Mêle Ange deitzen den enpresa sortu du, ekiterapi mota berezi bat erabiltzeko asmotan. Bere teknika propioa sortu du, jendea laguntzeko zaldiei esker, baina zaldiz ibili gabe. Arbotin kokatzen den enpresak, zaldiek dituzten gaitasunak emozioak harrapatzeko erabiltzen ditu.

    Irakurri gehiago
  • Miseriaren aurkako eguna, Amikuzen ere!

    2024-10-17

    Urriaren 17a miseriaren aurkako nazioarteko eguna da. Donapaleun ere parada izanen da pobrezia salatzeko, eta bihar goizean, merkatuan, erakusketa bat antolatua izanen da eskola publikoko haurrek sorturik. Estakuru bat pobrezia eta misera mahainaren gainean ezartzeko eta usu beldurtzen duten hitz horiek ahoskatzeko.

    Irakurri gehiago
  • "Trantsizioak gure esku" - EHLGren urteko emaitza deialdi kanpaina abian da

    2024-10-17

    Trantsizioen gaia jorratzen segituko du Euskal herriko Laborantza Ganbarak. Elkarteak laborariak ildo horretatik laguntzen ditu azken 19 urteetan, egitura ekonomikoki babesten diten emaile komunitate leihal bati esker. Zuek ere laborantza herrikoia sustengatzen ahal duzue EHLGren lagun berriak izanez, emaitza bat eginez. Aurten, agro oihangintzaren lan ardatza argitan emanen da. Kanpaina sare sozialetan segitzen ahalko duzue, arbol eta hesi landatzeen inguruan eraman lana esplikatua izanen bazaizue ondoko egun eta asteetan.

    Irakurri gehiago