Abisuak

  • Xakur bat atxemana izan da Behorlegin, border collie, lepoko gris batekin.

  • Ossau-Iraty sindikatuak gasnagintzako teknikari bat xekatzen du (CDI, 35 oren/astean). Lanpostua Izuran da eta Ossau-Iraty eremuan arizan beharko da. AOP prozesuen eta gasnagintzaren ezagutza ukan behar da. CVa eta motibapen gutuna maiatzaren 31 baino lehen igorri.

    • contact@ossau-iraty.fr
    • lana
  • Aupa, auto-partekatzea sustatzen duen kooperatibak trantsizio ekologikoan eta ekonomia sozial eta solidarioan parte hartu nahi duen langile berria xekatzen du. Eginkizunetan: bezeroen harrera eta jarraipena, autoen kudeaketa, sare sozialetan jardutea eta administrazio lan batzuk. Bulegoa Baiona ttipian dute. CVa eta motibapen gutuna ekainaren 13a aintzin igorri.

    • aupa@citiz.fr
    • lana
  • Baigura mendi elkarteak xekatzen du lau hilabeterentzat, ekainetik buruilerat artzain bat 10 bat ardi tropa segitzeko Baiguran. Beharko du ere denbora berean kurritzaleer kontseilu zenbait eman (adibidez xakurrak estekaturik atxiki eta abar) Autoa ukaitea beharrezkoa izanen da, jornala 1 900 euro gutxi gora behera. Zuen hautagaitzak igorri Makeako herriko etxerat

    • mairie@macaye.fr
    • lana
  • Xixtroak, etxe ekoizle kolektiboak, langile bat xekatzen du, uztailetik goiti. Egin beharrak: webgunea kudeatu, webgunean pasatu manaketak segitu eta prestatu, eta manaketa horiek kamionetez banatu, Hazparnetik Miarritzerat. Mugagabeko kontratua, 22 oren astean, bi egun eta erdiz (asteburuak libre).  Interesatuek, CV-a eta motibapen gutuna igori ekainaren 15a aintzin.

    • xixtroak@gmail.com
    • lana
  • Mutiko gazte batek lana xekatzen du uda huntako, bi hilabetez uztail-agorrilean. Autoko permisa badu. Etxaldean lagunt lezake ; edo eskukolanean ar laike, saltokietan ala beste. komunikazioan edo bezeroekin harremanetan ere lanean ar liteke, euskaraz, frantsesez, espanailonez eta ingelesez badaki

    • 06 49 30 18 57
    • lana
  • Garaziko Nafarroa erizain taldean, ordezkari bat xekatzen da denbora osoz. 

    • 06 77 28 13 39
    • lana
  • AFOG laborarien formakuntza elkarteak animatzaile formatzaile bat xekatzen du. Laborariak beren etxaldearen kudeantzan formatu eta lagundu beharko dira, talde formakuntzak muntatu beharko dira, elkarte bizia hazi, animatzaile lantaldean kolaboratuz.

    Baloratuak diren gaitasunak: Baxoa +2 edo 3 edo ingenaritza, kudeantzan, helduen formakuntzan, kondularitzan edo fiskalitatean interesa edo esperientzia ukaitea, Euskara jakitea,

    Lanpostua buruilean abiatzen da, denbora osoz, kontratu mugagabean. Kandidaturak (motibazio gutuna eskuz idatzia + CVa) maiatzaren 30eko igorri.

    • AFOG – Enplegatzaile batzordea – Haize Berri – 1215 Izura Asmeko errepidea -64120 IZURA ASME | eskaintzafog@gmail.com
    • lana
  • EKE-k administrazio saila, konduak eta giza baliabideak kudeatuko dituen arduraduna xekatzen du denbora osoz aritzeko. Lan-kontratu mugagabea izanen da. Lanaldia uztailaren 1ean hasiko da. 

    • lan-deialdia@eke.eus
    • lana