Zure irratia - 91.8 fm
Amikuzeko mediatekak laguntzaileak xekatzen ditu larunbat goizendako 9:00etatik 13:00etarat lanean aritzeko.
2 pottoka faldatu dira Larzabale Zibitze petik eta kaskoaren artean, 3 urteko bat xuria eta urteko bat beltxa.
Suhuskunen norbaitek, menaia egile bat xekatzen du, lisatze lanik ez da izanen, 2 oren asteka (aste hastapenean laike) jabearekin antolatzekoa – beharba norbait erretretan dena edo lan geihigarri bezala izaiten ahal laike.
Arrosako herriak langile bat xekatzen du bide bazterren garbitzeko, xintxuketan aritzeko, belarra mozten… Ekainetik agorrilerat denbora osoz.
Zakur ihiztorra atxemana izan da Ahartzako lepoan Baigorrin, xuri ta marroina da eta lepokorik ez du
Marro buru gorria xerkatzen du Arnegiko laborari batek, berea makurtu zaiolakoan. Edozein adinetakoa.
Fantik Markako Moto bat salgei, 50a , 6vitezia, 2020ekoa 7000km egina estatu onean 2000€
Iazko soro ona saltzeko buletan Hazparnen.
Arberoa ikastolak laguntzaile bat xekatzen du heldu den ikasturtearendako. Lan kontratu mugatua, denbora partzialean.