IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Aurtengo edizioan partaidetza bat bada Segi Antton elkartearekin. Antton Mimiague Angeluar gaztea minbiziaren kontra borrokatu zen, eta azkenean 2016ko ekainean zendu zen. Patxi Amuletek esplikatu dauku horren ondotik nola sortu zuten elkartea
Irakurri gehiagoEuskal herriko gune desberdinetan eskeintza baldin baduzue, Pagolan Jose Perezek segurtatzen ditu 3 urtetik goitikoer kurtsoak. Yoseikan budo kirol egokia da gorputza osoki lantzeko, lan sakon eta ainitza egiteko ; bainan ere balore batzuen transmititzeko hala nola errespetua eta elkarlana. Izen emaiteko deit Jose perez 06.06.89.49.91
Irakurri gehiagoJoanden astean egin da bilkura. Azpimarratzekoa Amikuzeko hautetsien inplikazioa bilkuretan, berriz ere nunbre handian baitziren bilkura hortan. Aipagai nagusietan : diru laguntzak, irigarritasunarentzat, seinaletika eta egituratze proiektuentzat. Eric Narbaits, lurraldeko presidenta
Irakurri gehiagoAste huntan, Panpi Merkapide-rekin : Iker Martinez, Arrano Pertxa eta Lengu Iluna, Kaskezur, Gabezia, Belle and Sebastian, Pixies, Rubin Steiner, Toy Dolls, Refused, Prophets of Rage, Coilguns, Slipknot
Irakurri gehiagoHerri guzia bilduko da kabalkada eskaintzeko Aiherrako plazan, dantzari, kantari, antzerkilari, orotarat 100bat herritar.... Kabalkadako errepika orokorra egin dute joanden igandean, eta Pantzo Hirigarai kazetaria han zen
Irakurri gehiagoUrte bat et’erdi Manex Erdozaintzi liburutegia Amikuzeko mediatekatik ateraia izan zela eta Indar mintegian direla bertako liburuak gune baten zain. Gauzak izenpetzeko gelditzen badira ere, aterabide baten atarian dira herri elkargoa eta zabalik elkartea. 300 liburu ezarriko dituzte amikuzeko mediatekan beste liburuen ondoan. Gainerateko liburuak Bitiriñako bidean den ur sindikataren egoitzan utziko dituzte ; hau zabalik elkartearen egoitza izanen da ere, bilkura eta beste egiteko. Zabalik elkarteko Jean Mixel Poxulu
Irakurri gehiagoSartzea eskola eta ikastoletan egina bada, aktibitateak ere emeki emeki hasten dira. Txomin Zubietak adibidez, Zirko tailerrak hilabete hundarrean abiatuko ditu. Orai arte Baigorrin baizik ez bazituen egiten tailerrak, aurten Garaztarrentzat Donazaharrerat jien da astean behin.
Irakurri gehiago