
IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Claude Martinez Urepeldarrak lan bat eraman du lehen mundu gerlako oroitarrien inguruan. Lan hori saritu dute Eusko Ikaskuntzak eta Biarritzeko herriko etxeak banatu diru laguntzen ekitaldian. Aldudeko herrian eztabaidak izan ziren monumentuaren finkatzeko momentuan. Battitt Crouspeyre Claude Martinezekin elkartu Alduden. Nolaz gai hori landu duen esplikatu dio lehenik
Irakurri gehiagoXilaba Amikuzen urriaren 11an ostiral huntan : Amizeko Eskukulak (Bittor Tikoipe, Pettan Prédendé, Ramuntxo Christy) eta Sarako 4koplasara (Julene eta laida Etxeberri, Amets Arzallus). 7tan zintzur bustitzea, ondotik gozo gose-ren afaria, eta bertsu saioa Afariarentzat deitu 06 78 22 57 78. Bittor Tikoipe entzungai
Irakurri gehiagoManex Pagola Ikuskizuner pentsatzen hasi zen 70 hamarkadan. Eta 1972an, Ez dok Amairu desegin ondoan, Zazpiribai sortu zen : Zazpiribai taldea osatzen zuten Ipar eta Hego Euskal Herriko artistek beste ikuskizun bat sortu zuten. Manex Pagola, Ugutz Robles Aranguiz, Pantxika Erramuzpe, Peio Ospital, Pantxoa Carrere, Iñaki Urtizberea, Lurdes Iriondo, Xabier Lete eta Benito Lertxundi ziren osakideak. Eta ondotik jin zen Ortziken
Irakurri gehiagoJoanden buruilean, sasi ardia elkarteak bere biltzar nagusia egin du. Aurten berezia izan da, kide bat galdu baitute. Haren sasi ardi tropako ardiak eskuin eta ezker saldu ordez, tropa osoan har lezakeen artzain bat xekatzen dute, tropa hortan egina izan den lana segitzeko
Irakurri gehiagoChristine Renon St Denis Departamenduko eskola bateko zuzendariak bere buruaz beste egin zuen gutun bat utziz lanaren ondorioz bere gaizki izateaz. Joan den ostegunean bere ehorzketak zirela eta, snuipp eta fsu sindikatek elgarretaratzeak antolatuak zituzten. Donapaleun 20bat jende bildu zen eta horien artean Donapaleuko eskola publikoko zuzendaria den Alain Etxeverri, entzuten duguna
Irakurri gehiagoGiro eta aro ederrarekin iragan da Garazi en Rose lasterketa igande goizean, D.Garazin. Bularreko minbiziaren kontrako hilabete arrosaren karietara bi ibilbide proposatuak ziren Donibaneko Garaziko karriketan 7 edo 10 kilometrokoa. 1 500 emaztek parte hartu dute lasterka edo urratsean, bainan beti elkar sustengatuz. Merkatu estalian ziren mahainetan, aurten lagunduak ziren elkarteak ezagutu ahal izan dituzte, “Life is Rose”, “Segi Antton” eta “Soum de Toy”. Azken hunen ezagutza egiten dugu
Irakurri gehiago