
IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Ortzaizeko Kaiku Borda tokiko ekoizpenen saltegiak du antolatzen. Euskal Herriko sagarrak eta bereziki beren jusak ezagutzeko eguna proposatzen du ibiakoitz huntan. Goizeko 11 ontaik goiti, sagar tinkatzea eta jastatzea proposatzen dute, Sagartzea elkarteko Gabriel Durruty kidearen argitasunek lagundurik. Sagarraren egun horren helburua da, behar bada aski ezagutzen ez ditugun zaporeak deskubritzea. Jean Michel Aizaguer, Kaiku Bordako ekoizlea Pantxikaren mikroan
Irakurri gehiagoIrisarriko Ttanttotegia komerzioan ideki dute. Hunekin, euskoaren eskuratzeko, euroen trukatzeko edo konduen idekitzeko 30 bat zentro badira orai, Ipar Euskal Herri guzian barreatuak. Euskal monetaren hedapena, nahi luketen bezain fite doan galdatu dio Pantzo Hirigarai-ek, Xebax Kristi, « Euskal Moneta » elkartearen presidentari
Irakurri gehiagoJakintza elkartea Ziburun kokatua bada ere, Euskal Herriko xoko desberdinetako kidez osatua da. Herri batzuen historioa lantzen dute, eta liburu batez plazarazen. Aldi huntan Erango, Burgue Erreiti eta Labetze Bizkaien bi urtez ibili dira ikerketa lanetan, herriko kontseiluko erabakien artxiboak ezin atxemanez. Lehenik Labetze Bizkaiko auzapeza den Jean François Anglade entzungai, ta gero Jakintza elkarteko Pierre Sabalot
Irakurri gehiago80bat lagun aldizkatuko dira irakurketa jarraiki huntan, mediatekan botz-goraz poemen irakurtzeko behatzaileen aitzinean. Zabalik elkarteko Jean Mixel Poxulu
Irakurri gehiagoMahatsak kolorez aldatzen ari dira mementoa huntan, sukrez betetzen hasten dira. Oraino gehienak mingarrak balin badira, xoriek badakite zoinetarat joan, Izkiota ttipikoak hoberenak. Battitt Ibargarai mahastizaina sasoin huntan ez da gaitzaz beldur, bainan xoriekin buru hausteak ditu
Irakurri gehiago