IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Mattin Lerissa
Irakurri gehiagoDonibane Garaziko "Pizza Ona" saltegiak Etorkinetaz arduratzen den Etorbide elkartea sustengatuko du ostiral huntan. Manatuko zaizkion Pizza guzien irabaziak Etorbide elkarteari zuzenduko dizkio. Jestu baten egiteko parada beraz, Pizzak manatuz 05 59 37 64 60 zenbakian. Etorbide elkarteko Béatrice Mainhaguet.
Irakurri gehiagoIntxaurrondoaren hostoek marmutxak urruntzen omen dituzte, bai eta zerrenak edo zimitzak. Belar-urarekin bota ahal dako zakurrari edo zaldiari euliak hastantzeko. Gainera, hostoak idorgarriak, kongestioa arintzeko onak, orbaingarriak, antiseptikoak eta anti-inflamatorioak dira, besteak beste... Beraz, intxaurrondoen hostoen ur egosia edo dekokzioa buruko hatza, akne eta ekzemaren kontra balioko zaugu. Bai eta ere, oinetako eta eskuetako izerdia arintzeko, edozoin azaleko zauri zerrarazteko, aftak artatzeko, hats txarra freskatzeko, anginak goxatzeko... Gainera, tuberkulosiaren aurkako erremedio espezifikoa dira.
Irakurri gehiagoEiherako obrak, eta berritze lanak
Irakurri gehiagoAste Huntan Panpi Merkapide-rekin : Gari eta Maldanbera, Bad Sound, Suaia eta Ama Rebel, Muted, The Vegetable Orchestra, Bumcello, Justice, Art Brut, Inuit, Ian Stewart & Jackson Whalan, Zapruder, Noisays
Irakurri gehiagoMehainen aurkitzen da Agorra elkartea. Zailtasunak dituzten gazteak laguntzen ditu azken 25 urte hauetan. Euskal herritik kanpokoak eta hirietan bizi direnak dira gehienetan, 12 eta 17 urte artekoak. Ingurugiro ez hain sano batetik inguramen sanoago batean ezartzea da helburua, baserri munduan eta familia batean bertako erritmoan jarraituz. Egonaldi laburrak dira 7 eta 3 hilabete artean. Hezitzaileak hor dira laborarien laguntzeko. Maika Tikoipe
Irakurri gehiago