Berriak

  • Amikuzeko PIJ-a laguntzaileen beharretan

    2017-09-13

    Aurten, bigarren urtea Donapaleuko PIJ (Point Information Jeunesse) egiturak, kolegioetan diren gazter, egunetako kurtsoetaik landa, tailerrak proposatzen dituela. Laguntza horren emaiteko, bolondresak xekatzen ditu egiturak. Ze lan mota eta zertako gazteak laguntzen ahal dituzten holako tailerrek erran dauku Pij.eko Estelle Karrikondok (06 09 47 16 89)

    Irakurri gehiago
  • Urgentziako medikuntzako jardunaldiak

    2017-09-12

    Urgentziako medikuntzako jardunaldiak irailaren 15 eta 16an donapaleun. Jardunaldi horiek Interesatuak diren orori idekiak dira, 20bat unibersitateko eta medikuntzako berezilariak mintzatu beharrak dira. Barnatu gaiak ainitzak dira : formakuntza saila, gai etikoak, aktualitea egiten duten ataka terrorister nola ihardoki, teknologia berriak eta beste Donapaleun antolatzen dira, barnekaldea eta donapaleuko klinikako urgentzien zerbitzua aitzinean ezartzeko nahikundea delako. Eta aurten bereziki, jakin behar da donapaleun obretan direla eta urgentzien zerbitzu berriak ateak ideki behar lituzke helduden urtean. Lehenik Arnaud Bourdé antolatzailea eta ondotik Arnaud Ximenez donapaleuko urgentzietako arduraduna

    Irakurri gehiago
  • Elkartasuna Amikuzen

    2017-09-11

    Uztail hastapenean, Amikuzerat jin zen Afrikar etorkin bat eta horren inguruan, elkartasuna antolatu da. « Solidarité Migrants-Etorkinekin Amikuze » kolektiboak egin dako harrera eta laguntza ekartzen dako. Orai « Elkartasuna Amikuzen » elkartea sortu dute. Pantxoa FLEURY, « Elkartasuna Amikuzen » elkarteko presidenta.

    Irakurri gehiago