EHLG

  • "Trantsizioak gure esku" - EHLGren urteko emaitza deialdi kanpaina abian da

    2024-10-17

    Trantsizioen gaia jorratzen segituko du Euskal herriko Laborantza Ganbarak. Elkarteak laborariak ildo horretatik laguntzen ditu azken 19 urteetan, egitura ekonomikoki babesten diten emaile komunitate leihal bati esker. Zuek ere laborantza herrikoia sustengatzen ahal duzue EHLGren lagun berriak izanez, emaitza bat eginez. Aurten, agro oihangintzaren lan ardatza argitan emanen da. Kanpaina sare sozialetan segitzen ahalko duzue, arbol eta hesi landatzeen inguruan eraman lana esplikatua izanen bazaizue ondoko egun eta asteetan.

    Irakurri gehiago
  • EHLG:URRIKO EKITALDIAK

    2024-10-03

    EHLGk hainbat egunaldi tekniko eta formakuntza antolatzen ditu urrian. Laborari batzuek MAEC izeneko ingurumen naurri bat engaiatu balin baduzu 2023an, hitzordu hauek engaiamenduaren ondoko 2 urteetan segitu behar duten formakuntza obligazioa balidatzen ahal dute.

    Irakurri gehiago
  • EHLG : Segida utzi, laborantza lurrak zaindu

    2024-05-23

    Etxaldearen segida uztea eta erretreta hartzea prestatzeko egunak laster abiatzen dira : ekainaren 6an erretreta dretxoetaz ariko gira eta ekainaren 11an etxaldeko funtsekin zer egiten ahalko den ikusiko da. Bestalde argazkilaritza maite balin baduzue, motibatu ! Lurramaren afitxa berria sortzen parte har ezazu argazki lehiaketaren bidez. Eta oroitu maiatzaren 25ean Lurraren eguna iraganen dela Kanboko Marienia lurretan.

    Irakurri gehiago
  • Segida uztea eta erretreta hartzea prestatu

    2024-05-10

    Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 6 hitzordu antolatzen ditu ekainetik urrira, aditu eta aholkulariekin. Laborari erretretatugai batek bere etxaldearen segida uztea prestatzeko eta kausitzeko jakin behar duen guziaz hitz egiteko formakuntza zikloa da. Heldu den ekainaren 6an abiatzen da.

    Irakurri gehiago
  • EHLG : Primaderako betebeharrak

    2024-04-12

    Artaldeak zaintzeko "gardiennage" laguntzak galdegin, PAC doziak bete, MAEC engaiamenduak hartu, etab. Kanpoko lanetaz gain laborariek sudurra paperretan dute primadera hastapen huntan.

    Irakurri gehiago
  • 2024ko PAC deklarazioen betetzeko laguntza EHLGn

    2024-03-16

    Laborariek beren PAC deklarazioak apirilaren 1etik goiti betetzen ahalko dituzte, maiatzaren 15a arte. EHLG-k hitzordu indibidualak proposatzen ditu Ainiza Monjolosen diru laguntza galdea betetzen laguntzeko. Permanentziak ere antolatzen ditu usaian bezala, Atharratze, Maule, Senpere eta Urruñan.

    Irakurri gehiago