Tokiko gaiak

  • « igande bat ihizin »

    2017-10-11

    « igande bat ihizin »deitu eguna antolatzen du igande huntan ihizi federazioneak, Jurançon-en. Egun hortarat komitatuak dira bereziki ihiztari ez direnak, Biarnokoak eta EH-koak.Orai urtxo ihizi sasoina abiatzen dela, lehen pasaiak ere izan dira.Hortaz mintzatu gira, Arnaud FONTAINE, Osagañeko auzapez eta ihizi federazionekoarekin

    Irakurri gehiago
  • Garazi en rosen, bularretako minbiziaren sentsibilizazio ekitaldia

    2017-10-09

    Donibane Garaziko karriketan ibili dira 1200 emazte.Bularraren minbizia ukan dutenak, hauen haurride eta lagunak sustengu bat ekarri nahi zutenak, arrosa kolorez estali dute Donibaneko hiri barnea. Eguna biziki emankorra izan da 15 625€ bildu dira « Life is rose » elkartearen alde. 15 625€ bularraren minbiziaren kontrako ikerketarentzat, eta beste hain bat elkarte eta enpresek ere egin dute heien diru ekarpena

    Irakurri gehiago
  • Familles Rurales Guzientzat elkartea

    2017-10-06

    Joan den urtean, Azkaraten sortu den Familles rurales guzientzat elkarteak aurten ere bere urteko bazkaria antolatzen du Lasan ibiakoitz huntan . Baserri aldeko familien laguntzeko eta elkarretartzeko egina da egitura eta joan den urtean egin zuten kanpainari esker errotadun fotoila baten dirustatzen lagundu zuten presuna bat. Josette Bordagarai gurekin dugu eta orroitarazten dauku preseski zer xedeetan ari den elkartea.

    Irakurri gehiago
  • Showlidarité egunak Irisarrin

    2017-10-04

    Ostiral eta larunbat huntan iraganen dira Irisarrin, Showlidarité egunak, aurten ere bi umoristen ikusgarriekin. Aurten gainera, urte betzte bat ospatuko dute. Sholidarité-k bide egin baitu sortu denetik ! Patrick Dagorret elkarteko lehendakaria

    Irakurri gehiago
  • Garaziko gaztetxeak lokal berria ideki du Donibaneko zitadelako karrikan

    2017-10-03

    Bertsu, kantu, filma, gogoetaldi, animazio desberdin frango proposatzen ditu Urri huntan, Garaziko gaztetxeak. Hauen berri emanen daukute Maialen, Jon eta Kamila-k. Bainan lehenik, diru bilketa kanpaña bat abiatua baitute gaztetxearen dirustatzeko, jendeen laguntzak eskuratzen dituen crowfunding delako bat muntatuz besteak beste, hau zertan duten erraiten dauku Maialen-ek

    Irakurri gehiago
  • Onddoen eguna Koxe Larre-ekin

    2017-09-28

    Urte guziz bezala, Papunak elkarteak Onddoaren eguna antolatzen du, onddo mota desberdinak ezagutzeko. Igande huntan, Urriaren lehenean emaiten dute hitzordu Donibane Garaziko merkatu estalian. Papunak elkarteko Koxe Larre

    Irakurri gehiago