Tokiko gaiak

  • Amikuzeko arnoa badator!

    2024-10-22

    2021ean Domintxinen instalatu da Romain Padilla, mahastizain gisa, Archelako mahastiak sortzeko asmotan. Geroztik, bidea egina izan da, eta 2023ko ekoizpena saltzekotan da, hurrengo hilabeteetan. Amikuzeko arnoak proposatzen dituen bakarra izanen da, eta bere proiektua bertako xede batean sartzen da, lurraldeari lotua egonez.

    Irakurri gehiago
  • Donapaleuko kliken gaualdia!

    2024-10-21

    Urriaren 26an, Ezkuz Esku eta Ganixtarrak klikek kontzertu bat eskainiko dute, elgarrekin, Donapaleuko Saint-Louis zinema gelan. Behauzeko eta Makeako klikak batzen dira gaualdi baten antolatzeko musikaren inguruan. Horren kari, haien ezagutza egitera joan gira, kliken mundua deskubritzeko.

    Irakurri gehiago
  • “Eponaquest” teknika, jendeak laguntzeko zaldien bidez

    2024-10-18

    Duela gutxi, Melvin Larroquek Mêle Ange deitzen den enpresa sortu du, ekiterapi mota berezi bat erabiltzeko asmotan. Bere teknika propioa sortu du, jendea laguntzeko zaldiei esker, baina zaldiz ibili gabe. Arbotin kokatzen den enpresak, zaldiek dituzten gaitasunak emozioak harrapatzeko erabiltzen ditu.

    Irakurri gehiago
  • Miseriaren aurkako eguna, Amikuzen ere!

    2024-10-17

    Urriaren 17a miseriaren aurkako nazioarteko eguna da. Donapaleun ere parada izanen da pobrezia salatzeko, eta bihar goizean, merkatuan, erakusketa bat antolatua izanen da eskola publikoko haurrek sorturik. Estakuru bat pobrezia eta misera mahainaren gainean ezartzeko eta usu beldurtzen duten hitz horiek ahoskatzeko.

    Irakurri gehiago
  • Zer berri Donapaleun?

    2024-10-16

    Donapaleuko kontseilua iragan da urriaren 10ean. Aipagai desberdinak izan dira, besteak beste, merkatu estaliaren inguruko proiektuak, txirrindulari lasterketa, bizikleta bide berria, margolan eta marrazki lehiaketa, baita eskolak ere.

    Irakurri gehiago
  • Merkataritzako auzitegiak eta ekonomia saileko epaileeen lana hobeki ezagutzeko gaualdia antolatzeko du Indar mintegiak, ostegun huntan

    2024-10-15

    Enpresa eta komerzioak badira Baxe Nafarroan. Eta usu merkaritza auzitegiko zerbitzuak eta merkataritzako justizia zerbitzuak ez dituzte aski ezagutzen. Indar-ek antolatu gaualdia hauen ezagutzeko egina da. Merkataritza tribunaleko 2 epaile hor izanen dira, eta tribunaleko presidenta ere. Baita 60 milles rebonds elkarteko ordezkari bat, Eta elgarrekin tematika desberdinak aurkeztuko dituzte, André Larralde Indar Mintegiko presidenta esplikatu dauku

    Irakurri gehiago
  • BASANDEREAK deitzen da Oztibarren sortu den joaldun talde berria

    2024-10-14

    Ideia hau 15bat oztibartar neskek dute bultzatu duela urtea. Oztibarren ez da sekulan joaldunik izan, beraz zinez zerotik hasi dira. Beraz ideia bultzatu ondotik, karraskan lanean hasi dira ! Materiala biltzen, trebatzaileak xekatzen, gune bat harrapatzen, ikasten eta berriz ikasten...... urte baten buruan beren jantzi eta “pertsonaiaren” asmatzea kasik bururatua dute, eta denak betan urratsean ibiltzen eta joareak jotzen ere heltzen dira. Argi eta Joana Basandereek esplikatu daukute :

    Irakurri gehiago
  • Autobus bat Nafarroa Oinez ekitaldira joateko Donapaleutik!

    2024-10-14

    Lehen aldikotz, Donapaleuko herriko etxeak autobus bat antolatzen du Nafarroa Oinez ekitaldira joateako. Nola ez, aurtengo edizioa Donapaleu herriarekin parekatua den Zangozan iraganen da, urriaren 20an. Badira urte batzuk 2 herrien arteko lotura indartzeko lana hasia izan dela, eta bide hortan egoiteko hautetsiek autobusa plantan ezartzea erabaki dute.

    Irakurri gehiago