Tokiko gaiak

  • Duela guti Baigorriko Txanogorritxo tartategiaren segida hartu du Ezpeletako Maixan Nobliak.

    2024-09-24

    Eta esku onetan dela erran ditaike, tartategiko ateak pusatu ondotik leku polit bat aurkitu baitugu, harrera goxo batekin eta apetitua pizten duten usain ezin hoberenekin. Tarta gazitu edo sukratu, fruitu, xokolet edo baratzekiekin, beganoak edo haragiarekin, gustu guzienzat egiten du Maixan Nobliak ; eta tartetaz gain, eguneko platerak ere proposatzen ditu. Eta egin ahala hemengo ekoizleekin ari da.

    Irakurri gehiago
  • L’outil en main elkartea: zer egin gure eskuetaz?

    2024-09-23

    “L’outil en main” elkartea, aspalditik Amikuzen ibiltzen da. Bere xedea argia da. Profesional ohiek, zeinak laguntzailak diren, haien trebetasuna partekatzen diete haurrei, arlo desberdinetan : besteak beste sukaldaritza, josketa, mekanika… Partekatze momentu hori garrantzitsua da, hala haurrendako, nola laguntzaileendako.

    Irakurri gehiago
  • SASIKO deitzen da Eñaut Elosegik egiten duen garagardoa

    2024-09-20

    Garagardo saila ari da antolatzen ipar Euskal herrian, garagar egileak, lupulu egileak, malteria bat ere Donamartirin, eta garagardo egileak. Hauetan da Aiherrako Eñaut Elosegi. Duela 10bat urte hasi zen, eta 10 urteren buruan, irail huntatik goiti, Sasiko garagardoa saltzen hasiko da, 7 gustu desberdinetan. Bere garagardotegira izan gira :

    Irakurri gehiago
  • Bizikleta eguna Donapaleuko gazte kontseiluak antolaturik

    2024-09-19

    Oporren ondotik, irailaren 11an Donapaleuko gazteak elkartu ziren Donapaleuko gazte kontseiluaren kari. Parada izan zen irailaren 22an antolatzen duten Bizikleta eguna prestatzen bukatzeko, baita proiektu berriak aipatzeko ere, besteak beste naturari buruzko egun bat. Gazteak laguntzen dituen Pettan Aycaguerrek, bizikletaz mintzatuz, parada ukan zuen elkargune eremuak eta ibilbide planoak aipatzeko.

    Irakurri gehiago
  • Lakarrako TTINKA haurzaindegiak 5 urte !

    2024-09-18

    Eta urte betetze hau larunbat huntan ospatuko da, Lakarran antolatua den pestan. Euskaran murgildua den haurzaindegiaren 5 urteko ibilbide pollitak merezi baitu ospatua izaitea bixtan dena ! 11 haur, 5 langile orotarat ; eta lorpen pollita ere jaz, LEA dispositiboaren baitan labela ere ardietsi baitu ttinka haurzaindegiak

    Irakurri gehiago