Tokiko gaiak

  • “Adarrik ez, errorik gabe"

    2024-10-10

    “Adarrik ez, errorik gabe”, hori da hautatua izan den esaldia, Arberatzeko murala sortzeko. Eskolako haurrak eta herritarrak tindatzen ari diren muralak transmizioa irudikatzeko asmoa du. Urriaren 12an aurkeztua izanen den proiektu honetan, eskolak eta Arberatzeko “Non Hobeki” elkarteak parte hartzen dute, Aude Samut artistak lagundurik.

    Irakurri gehiago
  • Garaziko mediatekan aste huntan : Liburu trukaketa, eta konpontze atelierra

    2024-10-10

    Hilabete guziez, garaziko mediatekak liburu berriak sar arazten ditu, eta hortarako bere liburu apalak doi bat husten berrier lekua egiteko. Aste huntan klima astearen karirat, proposatzen du liburu horien trukatzea, interesatua den edozoinekin ; Eta bestalde larunbat huntan atelier bat proposatzen du mediatekak, Lokala berziklategiarekin antolatu duena, Argitasunak mediatekako Nahia Dumas

    Irakurri gehiago
  • Baserriko Uzta Lohitzuneko Pedronia etxaldean

    2024-10-09

    Urriaren 12an, larunbatarekin, Baserriko Uzta egitura Lohitzuneko Pedronia etxaldera jiten da. EH Kolektiboak antolaturik den ekitaldiak bere sarean den baserrietako baten bisita porposatzen digu, Anita Duhau etxealdeko jabearekin ; baina kantaldi bat ere bai, Claudine Arhancet eta Maddi Oihenart kantariekin.

    Irakurri gehiago
  • Hirigune elkargoaren sasoi kulturala

    2024-10-08

    Hirigune elkargoak bere 2024-2025 ikasturteko sasoi kulturala martxan jarriko du hilabete honetan. Urtero bezala, Iparralde osoan artea eta antzerkia agerian ezarriak izanen dira, batez ere haurrek arlo hori deskubri dezaten. Aurten hitzordu eta ekintza desberdinak antolatuak izanen dira hurbiltasuna faboratzeko asmotan.

    Irakurri gehiago
  • Jaun andereak, Kalume txaranga!

    2024-10-07

    “Kalume txaranga” sortu berri dute 9 baxe-nafarroako eta lapurdiko gaztek. Duela urte batzuk Txakatuk txarangan ari ziren gazte batzuek erabaki dute talde berri bat sortzea, bestetan aritzeko, plazer hartzeko eta jendearen dantzarazteko.

    Irakurri gehiago
  • Aldaka Gaztetxeak bizirik irauten !

    2024-10-04

    Donapaleuko gazteria bizirik da ! Aldaka Gaztetxeak oztopo batzuk ezagutu arren, kultura eta Euskara sostengatzen segitzeko asmoa du. Horrentzat, beste lokal bat xerkatzen ari dira Amikuztarrak, urtearen bukaeran haienetarik kanporatuak izanen baitira.

    Irakurri gehiago