Tokiko gaiak

  • Sagarnotegi berri bat eta jatetxe berri bat Luzaiden

    2024-09-17

    Luzaiden, herriko plazaren ondoan 12 urtez hetsia egoan den “Casa Marcelino” jatetxe famatuak berriz jendea errezebituko du. Duela 25 urte Elizondon sagarnotegi bat zabaldurik, Rafael Arretxea Baztandarrak Ardi beltza deitu duen jatetxe berria ideki du hor. Horri datxikola Luzaide deitu duen sagarnotegi berriak ere ateak zabaltzen ditu.

    Irakurri gehiago
  • Proiektu handiak Arberatze Zilekoa herrian !

    2024-09-17

    Eta proiektu handi horietan laster kartier berri bat izanen dela herrian, Elgar Bizitza deitu dutena, 10 etxe, 11 apartamendu, kanpo eremu apailatu batekin ; bestalde jauregi ondoan den Arcade etxean ere proiektuen finkatzen ari da herriko etxea, pasea leku, bizitegi eta lan leku edo tiers lieu delako batekin ; proiektu hauetaz, baita EHZ eta herriko eskolaz ere arizan gira Sauveur Bacho auzapezarekin :

    Irakurri gehiago
  • 304 ikasle Amikuzeko kolegioan sartze honetan

    2024-09-16

    304 ikaslek eta 25 irakaslek haien sartzea egin dute Amikuzeko Kolegioan. Aurten, berrikuntza anitz. Alde batetik, haien antolaketa aldatu behar izan dute, eraikinetan obrak egiten ari baitira. Ikasturte osoan, irakasleek eta ikasleek moldatu beharko dute obren arabera. Beste aldetik, proiektu anitz badituzte ekipek, batez ere pedagogiari buruz.

    Irakurri gehiago
  • Ttutturru trailen 15. edizioak orain arte sekulan ukandako parte-hartze handia bildu du

    2024-09-14

    Ttutturru trailen 15. edizioa buruilaren 14an iragan da Hergarain. Lasterkaz edo oinez, maila guziendako ibilbideak baziren. Hautuan: 42 km-ko maratoia 3 269 metrako desnibelarekin Behorlegi ttutturru, Mendibel eta Okabe kaskoetarik pasatu dena. Lasterkariak Mendibetik abiatu dira 7:30tan. 9:00etan 1 650 metrako desnibeleko 23 km-ko marotoi erdia abiatu da Oinezkoendako hiru ibilaldi ziren.

    Irakurri gehiago
  • Sartzea da Donapaleuko kontseiluarendako ere

    2024-09-10

    Joan den ostegunean Donapaleuko kontseilua elkartu zen Donapaleuko Herriko Etxean. Gai andana bat aipatua izan zen. Besteak beste, txerri merkatu berria, aparkalekuak, frontoineko gela berria, edo trinketa ere bai. Baina gaualdia minutu bateko isiltasunarekin hasi zen, Arño Laborde zendu baita uda honetan. Bere ordezkatzeko, Iban Lamarque heldu da kontseilura.

    Irakurri gehiago