Abisuak

  • Amikuzeko gau eskolak irakasle bat xekatzen du Oztibarren kurtsoak emateko, astean behin gauaz hiru ordez. Iniziazoa guraso talde batendako. Kurtsoak emateko materiala eskainiko dako irakasleari AEK-k.

    • 05 59 65 89 21
    • lana
  • ELB sindikatak animatzaile bat xekatzen du. Egin beharretan: Sindikataren animazioa eta bereziki PAC, ardi, luma eta lur komisioen segipenaz arduratu; dozierren segipen tekniko-politikoaz eta administratiboaz; Laborari kasetarendako segitzen dituen gaietaz artikuluen idatzi; sindikataren bizian parte hartu bereziki Baionako bestetako Laborarien Xokoaren antolaketan. Baxoa +2 edo lan esperientzia laborantxa munduko animazioan ukaitea galdegina da; antolatzeko gaitasuna eta zorroztasuna dozierren segipenean; informatikaren menperatzea; Euskaraduna (ahoz eta idatziz). Sindikalgintzaz ezagutza ukaitea hobe.

    Baldintzak: denbora osoko mugagabeko kontratua, 35 oren astean, lan tokia Ainiza Monjolosen, B permisa eta autoa beharrezkoak. Hilabete saria Confédération Paysanne-ko konbenio kolektiboaren arabera.

    Lana 2025eko urtarrilaren 1ean hasteko. CV-a + motibapen gutuna igorri urriaren 31ko.

    • syndicat.elb@wanadoo.fr | ELB sindikata, Zuentzat etxea, 64 220 Ainiza Monjolose
    • lana
  • Tioka joste tailerrak etxeko lehengo oihalak xekatzen ditu: mihixeak, ohe estalgiak, dahailak, xukatzeko oihalak, erridauak, peko oihalak edo "napperon" delakoak.

  • Seaskak ikasturtearentzat, ahalmen urriko haurren laguntzaileak xekatzen ditu, ikastoletan edo kolegioetan aritzeko, kontratu mugatuak, % 60an edo % 80an.

    - Baionako Estitxu Robles Kolegioan: % 80an, A1/A2/A3/O1/O2 kolegioko orduetan.

    - Hiriburuko Ikastolan: % 60an, A1/A2/O1/O2 ikastolaren orduetan

    - Miarritzeko Ikastolan : % 60an, A1/A2/O1/O2 ikastolaren orduetan

    • seaska@ikastola.eus
    • lana
  • Euskararen Erakunde Publikoak langile bat xerkatzen du: "Helduen euskalduntzea - Lehen haurtzaroa" Misio karguduna": 12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz, mugagabea bilaka daitekeena. Hautagaitzak urriaren 27ko EEPra helarazi behar dira. Xehetasun guziak EEPren webgunean.

    • www.mintzaira.fr
    • lana
  • Urepeleko gasnategiak langile bat bilatzen du, helduden abendotik goiti : gasna egile laguntzailea, 1750 € garbi irabaziko ditu hilabetean. Horren lana izanen da : Esne biltzea 8 etxaldetan, Gasna egite eta gainerako lanak ( gasna itzultzea,….), Tresnen segitze eta garbitze. Esperientza hobe izaitea bainan formakuntza izanen da gasnatzailek emanik. Garrantzitsua :60 m2 appartamendu bat, gasnatei inguruan, atxikia da helduden
    langilearentzat, salbu alokairua zure gain gelditzen da.

    • fromagerie.urepel@wanadoo.fr
    • lana
  • 100 pintako barrika bat xekatzen da.