Tokiko gaiak

  • Amikuzen Amalia izeneko elkartea sortu da

    2020-12-14

    Amikuzen Amalia izeneko elkartea sortu da. Amikuztarren anbiziozko proiektua da. Elkartasuna oinarritzat hartuz jenerazio guziak gurutzatzea eta lurraldeko eskasiei erantzutea da xede. Inkesta bat eramanik, orain tokiko eragileekin sarea sortzeko asmoa dute.

    Irakurri gehiago
  • Eguberriri buruz Heletako eskola publikoak kit bereziak saltzen ditu

    2020-12-11

    Heletako eskola publikoak kit bereziak saltzen ditu. Usaian urtero bestetan edo ganer usteetan lortzen duten dirua pandemiarengatik ez dute lortu. Diru sartze horiek, ikasleen ateraldiak, bidaiak, autobusa pizinara joaiteko edo ipuinen erosteko erabiltzen dute. Eskas horren aurrean aterabide bat atxeman dute: kit osoak saltzen dituzte: taloak, coockies-ak edo gau argiak egiteko kitak. Kit horiek erosteko epea abenduaren 14a da.

    Irakurri gehiago
  • Eguberri hurbiltzen ari da eta harekin batean komertsanten hamabostaldia

    2020-12-11

    Eguberri hurbiltzen ari da eta harekin batean komertsanten hamabostaldia. Amikuze, Iholdi, Oztibarreko komertsanten elkarteak abian ezarri du hamabostaldia abenduaren 7an, 25a arte iraunen duena. Erosketak eginez tokiko saltegietan, zozketa batean parte hartzeko parada duzue eta opariak irabazteko aukera. Garai huntan elkarteak karrikak eta dendak aipaintzerat bultzatzen du. Herriko etxearen laguntzarekin lerra gune bat planta ezarriko da abenduaren 17tik urtarrilaren 3a arte.

    Irakurri gehiago
  • Lurraren zaintza denen afera da

    2020-12-11

    Heldu den urte hastapenean Lurzaindiak diru biltze kanpaina bat abiatuko du Lohitzunen plantatzeko xedea duten bikote gazte bat laguntzeko. Lurzaindia beti laguntzaren beharretan da, ez bakarrik lur erosteko baina ere espekulazioa eta jukutria franko baita laborantzako lurraren bilakaera aldatzeko. Lurraren zaintza denen afera da.

    Irakurri gehiago
  • Nafar Gazte elkarteak diru biltze kanpaina bat abiatu du

    2020-12-09

    Nafar Gazte, Garazi-Baigorriko gazte pastoralgintzaren animazioaz okupatzen den elkarteak, diru biltze kanpaina bat abiatu du. Beste anitzek bezala pandemiaren ondorioak pairatu ditu eta egoera ekonomiko txarrean da. Urtero 20 bat gazteentzat animazioak antolatzen dituzte, otoitz denborak eta egonaldiak eta ildo beretik segitzeko, zuen beharra dute.

    Irakurri gehiago
  • Eguberri hurbiltzen ari eta txokolateak jateko enbeia?

    2020-12-08

    Eguberri hurbiltzen ari da eta eguberriko txokolateak jateko enbeia? Neguko bestentzat, urtero bezala, Baigorriko Laia txokolategiak manaketa anitz errezibitu ditu. Zueri poza ekartzeko eta tripak betetzeko lanean ari dira. Hetsialdia baldin bada ere, Baigorriko saltegia irekia da.

    Irakurri gehiago
  • Amikuzeko hautetsiak bildu dira berriki, lurraldeko ekonomia da aurkeztua izan

    2020-12-08

    Amikuzeko hautetsiak bildu dira berriki. Aldi huntan ekonomia da aurkeztua izan dena, 4 ardatz lantzen dituzte, laborantza, turismoa, industria, eta goi mailako ikasketak. Horrez gain azpimarratua izan da Amikuzeko lurraldearen indarra, lur eremu franko ukaitea. Turismoari dagokionez Donapaleuko herriak egindako proposamena onartu dute, herri elkargoaren gunea aldatzea eta bideaken instalatzea. Bukatzeko proiektu guziak bide onean doaz eta osagarri etxearentzat 200 000€-ko diru laguntza jaso dute eskualdetik.

    Irakurri gehiago